Usandizaga klubaren alta berriak

Usandizaga klubaren alta berriak

Usandizaga Klubean izena emateko aukera zabalik egongo da alta berrien kupoa bete arte. Eman izena Klubaren parte izateko. Klubeko bazkide gisa izena ematerakoan, Donostia Musikaren laguna izango zara aldi berean, eta horrek eskaintzen dizkizun abantailak eskuratu ahal izango dituzu (https://donostiamusika.org/eu/laguna-izan/).

Dagoeneko baieztatuta dauzkagu eskainiko ditugun kontzertuetako batzuk:

– Ikasturtea Semper laukotearekin hasiko dugu, Schubert eta Brahmsen lanekin

– Jon Urdapilletak eta María Martín sopranoak omenaldia egingo diote Fallari.

– Eragiyok abesbatzak aurtengo Gabonetako kontzertuaren ardura hartuko du, eta opera-koruak, zarzuela eta gabon-kantak eskainiko dizkigute.

– Itziar Yagüek eta Paul San Martínek «Emakumeak eta bluesa» gaian barrena gidatuko gaituzte.

– Aitor Garitano tenorrak eta German Ormazabal pianistak kantu-errezital bat eskainiko digute.

– Buster Keatonen film mutu bat proiektatuko dugu zuzeneko musikarekin, Iñar Sastre pianistaren eskutik.

– Liana Gourdjiak eta Tcha Limbergerrek osatutako bikoteak bidaia bat eskainiko digu hungariar musikan zehar.

– Zarzuela bueltan da, eta denboraldi honetan Guerrero maisuaren LA MONTERÍA programatuko dugu, piano, bakarlari eta abesbatzarako.

– Horiez gain, beste kontzertu batzuk emango dira, eta baieztatu ahala jakinaraziko dira.

Kontuan izan toki gutxi geratzen direla. Animatu eta gozatu zuzeneko musikaz lagunartean.
Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, jo https://donostiamusika.org/eu/usandizaga-kluba/ webgunera edo idatzi kLub@donostiamusika.org helbide elektronikora.