Johann Sebastian Bach Zikloa 2024 urtean

Donostia Musikak bederatzi kontzertuko zikloa antolatu du 2024 urterako Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean: Johann Sebastian Bach Zikloa.

Ziklo nagusiak sei kontzertu izango ditu eta Victoria Eugenia Antzokian eskainiko da; Goldberg bariazioak, biolontxelorako suiteak, klabe eta biolinerako musika, Musika Eskaintza… Antzoki Zaharrean, berriz, hiru kontzertu eskainiko dituzte Musikeneko ikasle eta irakasleek, J. S. Bachen konposizio handiak interpretatuz: Klabea ongi tenperatua, biolin, oboe, klabe kontzertuak, etab.

Organorako Zikloak bost kontzertu barne hartzen ditu, ondorengo lekuetan izango direnak: Basílica Santa María Donostiako San Vicente elizan Usurbil eta Azkoitiko parrokietan. J.S. Bachen kontzertu handienak DVD bitartezko proiekzioetan ezagutu ahal izango dira, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan: Si Meza, Brandeburgoko kontzertuak… Azkenik, musika proiekzioak egingo dira Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan La Misa en Si, Los conciertos de Brandeburgo…

Azkenik, ohikoa den bezala, Donostia Musikak J.S. Bach-en obra ulertzen lagunduko duen liburua argitaratuko du eta abesti guztien (lied) itzulpena eskainiko du, bai gaztelaniara bai euskara.

Salmentari buruzko informazioa

Oraingo honetan, abonamendu bakarra eskainiko da, Victoria Eugeniako 6 kontzertuak biltzen dituena. Victoria Eugeniako lehen kontzerturako (Conductus Ensemble, urtarrilak 24) eta Antzoki Zaharreko Gazte Interpreteen ziklorako sarrera solteak erosi ahalko dira ere. Salmenta azaroaren 29an, goizeko 11:30etik aurrera abiatuko da Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Estekak::

Egitarau osoa (pdf).

Kamara kontzertuetarako abonamendua (Victoria Eugeniako 6 kontzertu 65 €)

Gazte interpreteen zikloa (Antzoki Zaharra, 5 €): Musikene I-eko Piano Ikasleak, Musikene II-ko Piano Ikasleak, Musikene Barrok Orquestra