Chopin zikloa aurkeztu da
Donostia Musikak gogotsu ekingo dio 2026-2027ko denboraldiari urriaren 7an Poloniako konpositore ospetsuari eskainitako zikloarekin.
Emozio handiko ikasturtea dator musika maite dugun guztiontzat. Urriaren 7an Chopin Poloniako konpositore ospetsuari eskainitako zikloari hasiera emango diogu. Programazioak konpositorearen bizitza bere obraren bitartez ezagutzeko aukera emango digu 2027ko ekainaren 9a arte. Bertako zein nazioarteko hainbat pianista ospetsu zein etorkizuneko promesak izango dira bere obra ezagutzera emango dizkigutenak.
Kontzertuak hiriko hiru kultur-espaziotan egingo dira: Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan.
- Urriak 7: Miguel Ituarte (Estudios) – Victoria Eugenia Antzokia
- Azaroak 11: Szymon Nehring (Mazurcas) – Victoria Eugenia Antzokia
- Urtarrilak 29: Sylwia Salamonska Baczyk – Teodora Oprisor (Lied)* – Club Aretoa
- Otsailak 3: Sarah Perarnaud (Concierto nº 1) & Tomas Vidal (Preludioak I) – Antzoki Zaharra
- Otsailak 17: Sofia Huerta (Concierto nº 2) & Joseba Korta (Preludioak II) – Antzoki Zaharra
- Otsailak 20: Haurrentzako Kontzertua* – Club Aretoa
- Martxoak 10: Alfonso Gomez (Nocturnos) – Victoria Eugenia Antzokia
- Apirilak 28: Jon Urdapilleta (Polonesas) – Victoria Eugenia Antzokia
- Maiatzak 5: Marta Zabaleta (Sonatas) – Victoria Eugenia Antzokia
- Ekainak 9: Judith Jauregui (Impromptus) – Victoria Eugenia Antzokia
*Abonamendutik kanpoko kontzertuak.
Abonamenduak eta sarrerak
Abonamenduen salmenta irailaren 11n hasiko da eta banakako sarrerena irailaren 17an. Abonamenduak erostean, Chopini buruzko liburu bat (10 €-tan baloratua) eta urriaren 15ean Príncipe zinema-aretoan egingo den CHOPIN-CHOPIN filmaren aurrestreinaldirako sarrera jasoko dira opari.
- Abonamendu orokorra: 115 € (Arrunta) / 50 € (30 urtetik beherakoak*)
- Lied (Club Aretoa): 15 € (Arrunta) / 5 € (30 urtetik beherakoak*)
- Haurrentzako Kontzertua (Club Aretoa): 5 € (30 urtetik beherakoak*)
- Banakako sarrerak (Victoria Eugenia): 18 € (Arrunta) / 5 € (30 urtetik beherakoak*)
- Banakako sarrerak (Antzoki Zaharra): 15 € (Arrunta) / 5 € (30 urtetik beherakoak*)
*30 urtetik beherakoen tarifa soilik leihatilan aplikatuko da, NANa erakutsiz.
Salmenta lekuak: Victoria Eugenia Antzokiko zein Antzoki Zaharreko leihatiletan edo Internet bidez (donostiakultura.com/sarrerak).erak.






