Akordeoiak Donostia Musikako egoitza hartuko du Domenico Rasoren eskutik
Musikari italiar gazteak kontzertua eskainiko du ostiralean, urriaren 23an, 19:00etan, Donostia Musikaren egoitzan, 2026-2027ko denboraldiaren musika-egitarauaren barruan.
Donostia musikaren 2026-2027 denboraldiak bere egitarauarekin aurrera jarraitzen du Arriola pasealekuko egoitzan akordeoi klasikoko kontzertu batekin. Domeniko Rasa akordeoi-jole trebearen eskutik, besteak beste Musikenen graduatutako musikaria, akordeoia protagonista izango da ostiral honetan. 24 urteko Calabria-ko musikari gaztea 4 urte zituela hasi zen akordeoi diatonikoa jotzen, eta 9 urte zituela akordeoi klasikoan espezializatu zen. Nazioarteko ospea duen artista da eta Gipuzkoan oso ezaguna, izan ere, besteak beste, 2024an Arrasaten ospatutako Gipuzkoa Akordeoi jaialdian parte hartu zuen, senior mailan hirugarrren postuan sailkatuz.
Emanaldi hau Donostia Musikaren 2026-2027 denboraldiko egitarauaren barruan kokatzen da. Bertaratzen direnek akordeoi mugimenduaren eta musika klasiko nahiz garaikidearen adierazkortasunaz eta aberastasunaz gozatzeko aukera paregabea izango dute.
Datu praktikoak:
- Artista: Domenico Raso (akordeoia)
- Data: Ostirala, 2026ko urriaren 23a
- Ordua: 19:00h
- Lekua: Donostia Musika Egoitza (P. Arriola 15, behea)
- Zikloa: 2026-2027 Denboraldia






