Franz Schubert Zikloa: Judith Jáuregui

14/06/2023

Ordua: 19:30

Kokapena: Victoria Eugenia Antzokia

Zikloa: Franz Schubert: PIANOA

Nortasuna, finezia eta argia, horra Judith Jauregui donostiarraren hiru bereizgarri. International Piano aldizkari ingelesak honako hitzok erabili ditu berriki hura deskribatzeko: “intuizio sortzailea”, “artista irudimentsua, interprete harrigarriro pertsonala, txundigarria bere espresioaren heldutasunagatik”. Eta Piano News aldizkari alemanaren hitzetan, berriz, “interpretazioaren bikaintasunaz gainera, benetan zer esanik baduen piano-jotzaile bat entzuten ari garelako inpresioa egiten du”.

Azken denboraldietan, berotasun handiz hartu izan dute nazioarteko hainbat areto erreferentziazkotan, hala nola Madrilgo Auditorio Nacionalen, Parisko Louvre Auditorioan, Berlingo Konzerthaus-en, Tokioko Suntory Hall-en, Pekingo NCPAn edo Bogotako Teatro Mayor-en.

Prezioa: 15 €

SARRERAK EROSI