USANDIZAGA KLUBA
Musikaz gozatzeko komunitate bat
Donostia Musika (DM) irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta helburu du, alde batetik, Gipuzkoan musika-kulturaren inguruan heztea, eta, bestetik, musika-kultura zabaltzea eta sustatzea. Bereziki, musikari gazteak bultzatzeko eta musika irisgarria izateko lan egiten du, eta, horretarako, kontzertuak, prestakuntza-jarduerak, lankidetza-proiektuak eta topagune komunitarioak antolatzen ditu.
2008az geroztik, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak herritarrei hilero eskaintzen dizkien musika-proiekzioez arduratzen da DM.
Partekatutako proiektu bat
2024an sortu zen, Elkargoaren aretoaren berritzearekin batera –egun URUMEA ENTZUNARETOA izenekoa–, eta helburu du musikazaleak biltzea, besteak beste, zuzeneko kontzertuez, proiekzioez, hitzaldiez, topaketez, mahai-inguruez eta bidaiez gozatzeko
Klubeko Zuzendaritza-Batzordea
Kideen artean bilera bat egiten da, Zuzendaritza Batzordea osatuko duten boluntarioak aukeratzeko. Batzordeak Donostia Musikaren laguntza eta aholkularitza du. Batzordea hiru urtean behin berritzen da.
Kontzertu eta ekitaldiak
Musika klasikoa gailentzen den arren, urtean zehar beste musika-estilo batzuk ere programatu daitezke (jazza, bluesa, popa…). Era berean, bazkideen iradokizunak jasoko dira, eta Batzordeak aztertuko ditu./p>
- Zuzeneko 9 kontzertu gutxienez
- Kontzertuen proiekzioak edo musika-zinema
- Musika-hitzaldiak
- DMk antolatutako musika-bidaiak (Usandizaga Klubeko bazkideek lehentasuna izango dute)
Kontzertuen lekua, ordutegia eta data
Ordutegia: ostiraletan, 19:00etatik 20:15era
2026-2027 denboraldiko datak
225 €
pertsona bakoitzeko
Zure kuotak barne hartzen du
- DMren laguna izatea eta horrek dakartzan onurak
- Zuzeneko kontzertuetarako sarrera librea
- Bazkideentzako proiekzio esklusiboetarako sarrera librea
- Bazkideentzako hitzaldi esklusiboetarako sarrera librea
- DMk antolatzen dituen musika-bidaietan izena emateko lehentasuna
- DMk Sendagileen Elkargotik kanpo antolatzen dituen kontzertuetarako sarreren zozketa
Zer gertatzen da kontzertu batera joan ezin badut?
Zure sarrera ez da galduko; beste pertsona bati transferi diezaiokezu, zure izenean joan dadin.
Gonbidatu al dezaket pertsona bat?
Salbuespen gisa, zurekin joango den pertsona batentzako gonbidapena eska dezakezu, kostu gehigarririk gabe. Gardentasun-arrazoiak direla-eta, aukera hori entzunaretoaren edukieraren mende egongo da.
Klubaren kontzertuak
Usandizaga Klubeko kontzertu, proiekzio eta topaketetan barrena egindako ibilbidea.






